1. |
Ka'apor
03:40
|
|
||
Jainko zuriak metalezko piztien gainean
Suntsipena zabalduz oihanean zehar
Deabru zuriak suntsitzen ari dira, suntsitzen…
Basoa erdi hutsik dago jada
Gerrarako kolorez margotuta
gerlariak jainko zurien ehizean
deabru zurien ehizean
Sakrifizioaren ordua heldu da, iraultza!
Basoa irauli da, odola isuri da
|
||||
2. |
Indartsuago
03:34
|
|
||
Erraietaraino ikaraz
eguna noiz iritsiko zain
Barruak izututa, dardarka
Bortxatua ta erruduna
harrizko ekaitza izango da nire amaiera
Ta orain niri tokatzen zait
heuren justizia zintzo betetzea
Aurpegia bistan daramadala
nire borreroak gorrotoa sentitu dezala
sufritu nazala gorrotoz begira
Harri bakoitzeko indartsuago
Odoletan garrasika
malkotan garrasika
Harri bakoitzeko indartsuago
|
||||
3. |
Pendulua
03:15
|
|
||
Etengabe oszilatzen bizitzako erlojua
Segunduen erritmoan kulunkatzen nau penduluak
Inertziaren kontrolatu ezinezko abiadurapean
Oraina, etorkizuna, nahastu zaizkit bat batean, oharkabean
Bizipenen zerrenda handitzeko behar geldiezina
oroitzapen antzuez jositako egunkarietan
Pendulua
Muturreko une lasaiak gozatu nahi ditut
atzera itzuliko naizela jakingo ez banu bezala
Gozatu nahi ditut, jakingo ez banu bezala
Pendulua
Puntu finkoaren inguruan
narabilen pendulua gelditu nahi dut
denborak erritmoa nire esku utz dezala
|
||||
4. |
Ez dago
03:35
|
|
||
Jada ez dago irudirik
ez dago esaldirik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik
Jada ez dago unerik
ez dago oroitzapenik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik
Zoriontasuna gramotan soilik lor daitekenean
Jada ez dago pertsonarik
ez dago arazorik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik
Jada ez dago usainik
ez dago zaporerik
ez dago bizirik sentiaraziko nauenik
Inertziari maitasuna esaten diogunean, oreka deitzen diogunean
Ez dago bizirik
jada ez dago bizirik
ez dago bizirik, ez dago
Hildakoak zenbaki hutsez ordezkatzean
sexua pornografiak baldintzatzen digunean
bat gehiago izatearekin nahikoa dugunean
ezer sentitzeko gauza ez naizenean
eta ez dut sentitzen
ez dut ezer sentitzen
|
||||
5. |
Hausten
05:26
|
|
||
6. |
Heldu
04:41
|
|
||
Ume bat, sasi beltzez itota, galduta
Ondoan ezer ez du itxoiten
Debeku guztiak ondo ikasiak
Noiz altxatuko da? Noiz altxatuko da?
Jolasean, zilipurdika
Mundua eten egingo da
Lokatza zeinek ekarri ote zuen
Zalantza egiten esnatzen da
Berriro bere buruaren jabe
Izaten ahal da? Izaten bada!
Urrats luzez, ozen hizketan
Gizaki berri bat bueltan
Gizakia, ume zen izakia
Gizakiak, berriro ekin du bizia
Heldu
|
||||
7. |
Beste muga soil bat
02:53
|
|
||
Helburuen lorpenek
egiten omen gaituzte zoriontsu
Bidean aurrera joan ahala
norabidea jomugak ezartzen digu
Helmugaz ohartzean
Helmuga beste muga soil bat besterik ez dela ohartzean
Helmugaz ohartzean
Benetako xedea, azken arnasean
damutzen ez naizela esan ahal izatea
|
||||
8. |
Gezurretan
05:19
|
|
||
Gezurretan, sinisten dut nire gezurretan
Hezurretan, barruraino sartuta ditudanetan
Gezurretan, sinisten dut zure gezurretan
Hezurretan, barruraino sartuta dituzunetan
Gezurretan sinesten dut
egiak zauritzen nauenean
Gezurretan sinesten dut
nire harresiaren babesean
Babesean, babesean
egiaren erasoen aurrean
gezurraren atzean babesean
faltsutasunean
Gezurretan sinesten dut…
|
||||
9. |
Ez zara ohartzen
01:28
|
|
||
Ez zara ohartzen zenbat balio duen zure isiltasunak. Ixo!
|
||||
10. |
Azken geltokia
03:48
|
|
||
Azken geltokia, askeen geltokia.
|
Hotzikara Usurbil, Spain
Hotzikara 2008-an sortu zen. Ahots guturalak eta kitarra indartsuak garrantzi handia dute gure musikan, baina badira indar
berezia hartzen duten kanta instrumentalak ere, estilo aldetik zabaldu egiten gaituztenak. Azkenean, hori ere bagara.
2011n "Hotzikara" argitaratu eta honekin zoko askotan gau izerditsuak pasa ditugu.
2015ean "II" sortu da, estilo desberdinaz baina Hotzikara berdin sortuz!
... more
Streaming and Download help
If you like Hotzikara, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp