We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

II

by Hotzikara

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Hodei Estebanek diseinatutako digipack dotorea.

    Includes unlimited streaming of II via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days
    Purchasable with gift card

      €7 EUR or more 

     

1.
Ka'apor 03:40
Jainko zuriak metalezko piztien gainean Suntsipena zabalduz oihanean zehar Deabru zuriak suntsitzen ari dira, suntsitzen… Basoa erdi hutsik dago jada Gerrarako kolorez margotuta gerlariak jainko zurien ehizean deabru zurien ehizean Sakrifizioaren ordua heldu da, iraultza! Basoa irauli da, odola isuri da
2.
Indartsuago 03:34
Erraietaraino ikaraz eguna noiz iritsiko zain Barruak izututa, dardarka Bortxatua ta erruduna harrizko ekaitza izango da nire amaiera Ta orain niri tokatzen zait heuren justizia zintzo betetzea Aurpegia bistan daramadala nire borreroak gorrotoa sentitu dezala sufritu nazala gorrotoz begira Harri bakoitzeko indartsuago Odoletan garrasika malkotan garrasika Harri bakoitzeko indartsuago
3.
Pendulua 03:15
Etengabe oszilatzen bizitzako erlojua Segunduen erritmoan kulunkatzen nau penduluak Inertziaren kontrolatu ezinezko abiadurapean Oraina, etorkizuna, nahastu zaizkit bat batean, oharkabean Bizipenen zerrenda handitzeko behar geldiezina oroitzapen antzuez jositako egunkarietan Pendulua Muturreko une lasaiak gozatu nahi ditut atzera itzuliko naizela jakingo ez banu bezala Gozatu nahi ditut, jakingo ez banu bezala Pendulua Puntu finkoaren inguruan narabilen pendulua gelditu nahi dut denborak erritmoa nire esku utz dezala
4.
Ez dago 03:35
Jada ez dago irudirik ez dago esaldirik ez dago bizirik sentiaraziko nauenik Jada ez dago unerik ez dago oroitzapenik ez dago bizirik sentiaraziko nauenik Zoriontasuna gramotan soilik lor daitekenean Jada ez dago pertsonarik ez dago arazorik ez dago bizirik sentiaraziko nauenik Jada ez dago usainik ez dago zaporerik ez dago bizirik sentiaraziko nauenik Inertziari maitasuna esaten diogunean, oreka deitzen diogunean Ez dago bizirik jada ez dago bizirik ez dago bizirik, ez dago Hildakoak zenbaki hutsez ordezkatzean sexua pornografiak baldintzatzen digunean bat gehiago izatearekin nahikoa dugunean ezer sentitzeko gauza ez naizenean eta ez dut sentitzen ez dut ezer sentitzen
5.
Hausten 05:26
6.
Heldu 04:41
Ume bat, sasi beltzez itota, galduta Ondoan ezer ez du itxoiten Debeku guztiak ondo ikasiak Noiz altxatuko da? Noiz altxatuko da? Jolasean, zilipurdika Mundua eten egingo da Lokatza zeinek ekarri ote zuen Zalantza egiten esnatzen da Berriro bere buruaren jabe Izaten ahal da? Izaten bada! Urrats luzez, ozen hizketan Gizaki berri bat bueltan Gizakia, ume zen izakia Gizakiak, berriro ekin du bizia Heldu
7.
Helburuen lorpenek egiten omen gaituzte zoriontsu Bidean aurrera joan ahala norabidea jomugak ezartzen digu Helmugaz ohartzean Helmuga beste muga soil bat besterik ez dela ohartzean Helmugaz ohartzean Benetako xedea, azken arnasean damutzen ez naizela esan ahal izatea
8.
Gezurretan 05:19
Gezurretan, sinisten dut nire gezurretan Hezurretan, barruraino sartuta ditudanetan Gezurretan, sinisten dut zure gezurretan Hezurretan, barruraino sartuta dituzunetan Gezurretan sinesten dut egiak zauritzen nauenean Gezurretan sinesten dut nire harresiaren babesean Babesean, babesean egiaren erasoen aurrean gezurraren atzean babesean faltsutasunean Gezurretan sinesten dut…
9.
Ez zara ohartzen zenbat balio duen zure isiltasunak. Ixo!
10.
Azken geltokia, askeen geltokia.

credits

released April 17, 2015

license

tags

about

Hotzikara Usurbil, Spain

Hotzikara 2008-an sortu zen. Ahots guturalak eta kitarra indartsuak garrantzi handia dute gure musikan, baina badira indar berezia hartzen duten kanta instrumentalak ere, estilo aldetik zabaldu egiten gaituztenak. Azkenean, hori ere bagara.

2011n "Hotzikara" argitaratu eta honekin zoko askotan gau izerditsuak pasa ditugu.

2015ean "II" sortu da, estilo desberdinaz baina Hotzikara berdin sortuz!
... more

contact / help

Contact Hotzikara

Streaming and
Download help

Report this album or account